Lau t'erdiko txapela jokatuko dute bihar Sopelan Onsalo eta Perez pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 15a, 14:55

Lau’erdiko elite txapelketaren azken saioa bihar, ostirala, jokatuko da Sopelako udal pilotalekuan. Unai Onsalo aresoarra eta Ibai Perez sestaoarra ariko dira txapelaren bila arratsaldeko 19:30etik aurrera. Bi pilotariak oso desberdinak dira jokoan, baina biek dute ikuslearekin konektatzeko gaitasuna beren dohainak agertzen dituztenean. Abenduan Cafe Baque XXIII gazte saria irabaztetik zetorren Perez, eta indartsu sartu da finalean Aitor Mendizabal aurreko txapelduna eta Renobales alegiarra (16-22) mendean hartuta, baina benetako dema biharkoa izango da, Onsaloren aurkako finalean. Aresoarrak Ollo eta Erauzkin II lemoarra (13-22) utzi ditu kanpoan eta bera izango da faborito, nahiz eta kontuan hartu beharko duen modako aurkari batekin lehiatu beharko den. Eguneko lehen lehia hirugarren posturakoa izango da, Renobales eta Erauzkin II.-en artean jokatuko dena. Ondoren, Mendizabalen oinordekoa nor izango den argituko da. Argazkian, Ibai Perez sestaoarra esku pilotan ez ezik palan ere ongi moldatzen da, 2006ko Zierbenako hondartza txapelketan argi utzi zuenez / Kresala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun