Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxoaren 1ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeari eta "benetako aldaketa" bultzatzeari begira D3Mk gutxienez 17.700 sinadura beharko ditu hautagaitza aurkezteko: 9.500 Bizkaian, 5.700 Gipuzkoan eta 2.500 Araban. Larunbatean plataforma aurkeztu zuten, besteak beste, Itziar Lopategi, Amparo Lasheras, Gabi Basañez, Itziar Aizpurua, Julen Aginako, Miren Legorburu eta Unai Urruzuno eta Ane Muguruza, Josu Muguruza zenaren alaba. Bitartean, Candido Conde Pumpido Espainiako Estatuko fiskal nagusiak aginduta Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila ekimena ikertzen ari dira, balizko ilegalizazioari ekiteko.
Uribe Kostan eta Erandion non sinatu:
Gainontzeko udalerrien berri izan artean, ondoko tokietan eman daiteke sinadura Uribe Kostan eta Erandion:
Algorta
Urtarrilaren 12tik 20ra.
Notaritza (Urgull kalea, 1-behea)
Astelehen, astearte, ostegun eta ostirala, 10:00etatik 14:00etara.
Areeta
Urtarrilaren 12tik 21era.
Notaritza (Kale Nagusia, 10-2)
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19etara.
Urtarrilaren 12tik 21era.
Notaritza (Eskoletako plaza)
Urtarrilak 14 eta 21, 10:00etatik 14:00etara.
Urtarrilak 13, 15, 19 eta 21, 17:00etatik 18:30era.
Berango
Urtarrilaren 12tik 24ra.
Udaletxea. Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15:00etara eta larunbatetan, goizeko 8etatik 14:00etara.
Erandio
Urtarrilaren 12tik 24ra.
Notaritza (Jesus Aranburu, 4 - Altzaga)
Astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik ordu batetara.
Urtarrilaren 12tik 24ra.
Udaletxea (Irailaren 23a plaza - Altzaga)
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Larunbatetan, 10:30etik 14:00etara.
Gorliz
Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea. Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15:00etara eta hilaren 24an, larunbata, goizeko 12etatik 14:00etara.
Leioa
Urtarrilaren 12tik 26ra.
Notaritza (Luis Bilbao Libano, 8-atzealdea)
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Astelehenetik ostegunera, arratsaldez ere, 16:30etik 18:30era.
Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea (sarrerako informazio puntuan)
Astelehenetik ostiralera, 9:15etik 14:00etara.
Ostiral arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara
Larunbat goizez, 9:30etik 12:30era.
Neguri
Urtarrilaren 16 eta 23an.
Udaletxea (Foru kalea)
Larunbatetan, goizez.
Plentzia
Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea. Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15:00etara eta hilaren 24an, larunbata, goizeko 12etatik 14:00etara.
Sopela
Urtarrilaren 12tik 24ra.
Udaletxea.
Astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 15:00etara.
Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan ere bai.