Asteburu honetan hasita, Getxoko ikasleek ikasteko 350 bat leku izango dituzte urtarrila eta otsaileko azterketa aldian. Horrela, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez Getxoko Udal liburutegietan eta Santa Eugeniako Kultur Etxeko ikasgeletan ordutegiak luzatuko dira eta larunbatetan eta igandeetan irekiko dira otsailaren 8ra arte. Horrezaz gain, ikasteko lekuen eskaintza honako ikastetxe hauek osatzen dute: Juan Bautista Zabala eta Romo ikastetxeek eta Getxo I institutuak, hain zuzen ere. Horiek beren ikasgelak eskainiko dituzte otsailaren 6ra arte. Algortako (San Nikolas eta Villamonte), Areetako eta Itzubaltzeta / Romoko liburutegiek 266 ikasleku eskainiko dituzte eta beren ordutegia luzatu egingo da asteburuetan. Horrela, bada, goizez, 9:15etik 14:00etara eta, arratsaldez, 16:15etik 20:00etara egongo dira zabalik. Larunbatetan, berriz, 9:15etik 13:00era eta 16:15etik 20:00etara zabalduko dira eta, azkenik, igandeetan, 16:15etik 20:00etara. Bestalde, Santa Eugeniako Kultur Etxeko ikasgelek ere luzatuko dute beren ordutegia: astelehenetik ostiralera 22:00ak arte egongo dira zabalik eta, igandean, aretoak 16:00etatik 20:00etara zabalduko dira. Argazkian, pare bat gazte ikasten /
qk_monga.