Mikel Iturbe: "Wikipediak, 8 urte"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 15a, 16:03

Gaur, urtarrilak 15, sareko entziklopediarik ezagunenak 8 urte bete ditu. 8 urte jakintza askea bultzatzen, hizkuntza gutxituei interneten lekua egiten, pertsona orori gizadi osoaren informazioaren ateak doan zabaltzen… Milioika artikulu, milaka boluntarioren lana eta auzolanean arituriko ordu kopuru zenbatezina daude atzean, baina, dena ez da dirua, eta Wikipedia da hori demostratu dezakeen sareko proiekturik sendoenetarikoa. Wikipediak zortzi urte betetzen dituen une honetan, interneteko zortzigarren webgunerik bisitatuena da, librea darabilen softwarean, librea eskaintzen dituen edukietan. Gazte, aske eta hazten. Zorionak ba, Wikipediari eta bertan aritzen diren wikilankide guztiei. Eta zu, zeren zain zaude Wikipedian laguntzeko? Argazkian, Mikel Iturbe blogaria e-UKomunitatea aurkezteko prentsaurrekoan, pasa den ekainaren 13an. Artikulua hau gaur argitaratu du hamahiru.org bere bitakoran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun