Sopelako udaletxea lan egun guztietan zabaltzea exijitu die tokiko agintariei Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 15a, 19:53

Abenduaren 31tik urtarrilaren 6ra bitartean, herritarrek ez zuten udal arreta zerbitzuaz baliatzerik izan, Sopelako Ezker Batuak salatu duenez. Jakinarazi dutenez, larunbat eta jai egunetan ez ezik, hilaren 2an, ostirala, eta 5ean, astelehena, ere itxita egon ziren udaletxeko bulegoak. EBren tokiko kideen arabera, aipatu egunak erabili ohi dituzte sopeloztarrak udal izapideak egiteko, "batez ere, kontuan hartuta bulegoak ez dituztela arratsalde bat bera ere zabaltzen". Hori dela eta, udaletxeko bulegoak lan egun guztietan zabaltzea exijitu diete tokiko agintariei, "nahiz eta horietako batzuk jai egunen arteko astelehen edo ostiralak izan". Argazkian, Jose Vicente Ojinaga Sopelako EBren zinegotzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun