Palestinaren aldeko giza katea egingo dute bihar Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 15a, 20:17

Bizkaiko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformak giza katea deitu du ostiral honetarako, urtarrilak 16, Bilbon. Horrekin, Israel Gazan egiten ari den "sarraski basatia" salatu nahi dute eta, era berean, elkartasuna adierazi Palestinako herriari. Hain zuzen ere, Arriaga Antzokia eta Jesusen Bihotzaren plazak lotu nahi dituzte eta 19:30ean jarri dute horretarako ordua. Igandean, berriz, "Palestina askatu! Israeli boikot!" lelopeko manifestazioa egingo dute Algortan. Hitzordua Askapena erakunde internazionalistak jarri du, eguerdiko 12etan. Izan ere, Gazako "sarraskia" abiatu zenetik Askapeneko kideek hori salatzeaz gain behin eta berriro gogoratu dute arazoaren muina egoera hori ahalbidetu duten sionismoa eta Palestinaren okupazioa direla. Argazkian, urtarrilaren 11n Bilbon egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun