Entrenatzaile euskaldunak izateko laguntzak jasoko dituzte Getxo udalerriko kirol taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 15a, 20:40

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, 8 eta 12 urte bitarteko kirolari gaztetxoak zuzentzen dituzten entrenatzaile euskaldunak mantendu ahal izateko 20.000 euroko laguntza (pdf) banatuko du udalerriko kirol elkarteen artean, jarduera bakoitzak askoz jota 360 euroko gehienezko partida jasoko duela. Diru laguntza hori kirol arloan banatuko den ohiko 400.000 euroko babesarekin (pdf) osagarria izango da. Izan ere, kirol arloan euskara suspertzeko laguntza Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteak sustatu eta dinamizatzen duten Gehitu Kirolera egitasmoaren barruan aurrerapausoak sendotzeko asmoz argitaratu du Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, pasa den abenduan kaleratutako EBPN plangintzan oinarrituz. Ekimen horren bitartez, Gehitu Kirolera ekimeneko teknikariek azaldu dutenez, "gaztetxoenekin aritzen diren entrenatzaileak euskaldunak izatea eta euskaraz aritzea bilatu nahi da. Horrekin batera, Getxoko kirol elkarteetako zuzendaritza taldeek entrenatzaile euskaldunak izatea kontutan hartzea nahi da". Argazkian, Gehitu Kirolera! hitzarmena sinatu duten hainbat kirol ordezkari Imanol Landa alkatea eta Bizarra Lepoaneko ordezkariekin batera Euskal Kultur Jardunaldietan / Bizarra Lepoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun