Ostiraletik igandera bitartean, fimozko belarritakoak egiteko aukera edukiko dute 12 eta 16 urte arteko neska-mutilek, Erandioko
Bordatxu gazte txokoan.
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak antolatuta, astebururo egoten da zabalik gazteentzako gunea, 17:00etatik 21:00etara. Bertan, lagunekin egoteko, musika entzuteko, interneten nabigatzeko, ekitaldiak antolatzeko eta euskaraz egiteko aukera izaten dute horiek. Urtarrilaren 23tik 25ra bitartean, globoflexia tailerra egingo dute. Eta hilaren 30 eta 31 "autogestio egunak" izendatu dituzte: "gazteek ideiaren bat otutzen bazaie baliabideak eskainiko zaizkie euren asmoa bideratzeko", arduradunek azaldu dutenez. Azkenik, otsailaren 1ean, igandearekin, "Goazen" filma ikusiko dute. Bordatxu gazte txokoa Altzagako San Jeronimo kalean kokatuta dago, Irailaren 23a plazaren aurrean. Argazkian, neska koadrila bat Bordatxun.