Larunbat honetan, hilak 17, Serantes, Kabiezes eta Zierbenatik oinezko txangoa egingo dute
Egizu Getxo euskaldun!-eko berbalagunek. Elkarteko kideek azaldu dutenez, "negu bete-betean gaudenez etxe inguruan egingo dugu urtarrileko mendi ibilbidea". Dagoeneko berbalagun taldeetan daudenek zein txangoa euskaraz egin nahi duen edonork parte hartu ahal izango du etziko hitzorduan. "Euskaraz egitea da helburua, ondo pasatzearekin batera. Berbalagun talde ezberdinetakoak batzen gara zapatu goizeko irteeretan; jende berria ezagutzen dugu kirol apur bat egiten dugun bitartean", gogoratu dute Rozio Luzes eta Beñat Vidal ekimeneko teknikariek. Hortaz, abialdian parte hartzeko 619 935 541 telefonora deitu edo
egizugetxo[abildua]gmail.com posta elektronikora idatzi besterik ez da egin behar. Larunbatean, goizeko 9etan jarri dute hitzordua Bizkaiko Zubian, berau zeharkatu eta Santurtziko Kabiezes auzora joateko. Handik Seranteseko tontorrera joko dute, ondoren Zierbenara jaitsi eta handik buelta autobusez egingo dutela. Argazkian, berbalagunek Lea ibarrara egindako txangoa / Egizu.