Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Israelgo Gobernuari "sarraskia" geldi dezala exijitzeko, 200 bat lagun elkartu ziren atzo, osteguna, Erandio eta Leioako campusean. Besteak beste, Unibertsitate Kritikoa Asanbladak, Askapenak, Gazte Komunistek, Gazte Independentistek, Kamaradek, Komite Internazionalistek, Lurgorrik eta EHUko sindikatu guztiek babestu zuten kontzentrazioa. Bitartean, gaurko, giza katea deitu du, Bilbon, Bizkaiko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformak. Arriaga Antzokia eta Jesusen Bihotzaren plazak lotzeko, 19:30ean jarri dute ordua. Igandean, berriz, "Palestina askatu! Israeli boikot!" lelopeko manifestazioa egingo dute Algortan. Hitzordua
Askapena erakunde internazionalistak jarri du, eguerdiko 12etan. Izan ere, Gazako "sarraskia" abiatu zenetik Askapeneko kideek hori salatzeaz gain behin eta berriro gogoratu dute arazoaren muina egoera hori ahalbidetu duten sionismoa eta Palestinaren okupazioa direla. Argazkian, Erandio eta Leioako campusean atzo izandako elkarretaratzea /
Sare Antifaxista.