AHTren aurkako biharko nazio manifestaziora joatera deitu du Tartangako IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 16a, 19:22

Larunbat honetan, urtarrilak 17, nazio manifestazioa izango da Urbinan (Araba), eguerdiko 12etatik aurrera, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta. Arratsalderako, berriz, jaialdia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanarekin batera MusikHerriak, Gasteizko Alde Zaharrean. Gauzak horrela, ugariak dira martxan parte hartzera deitu duten eragileak. Besteak beste, Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Institutuko Ikasle Abertzaleak eskuorriak banatzen ibili dira, astean zehar, aipatu hezkuntza zentroak. Gaur, berriz, institutu kanpoaldean kontzentrazioa egin dute atseden orduan, Uribe Kostako IAk jakinarazi duenez. Argazkian, gaurko elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun