Aitor Elortza Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ko arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta Euskal Herrira bueltatu zen. Azkenik, gaixorik, hilik aurkitu zuten bere etxean 2006ko urtarrilaren 16an. Hain zuzen ere, Elortzaren heriotzak "iheslarien bizimodua islatzen" duela adierazi zuten atzoko ekitaldian AAMko kideek (mp3): "poliziaren jazarpena eta jazarpen horretatik ihesi, lanik eza, segurtasun falta, errepresioa; eta, azken batean, urte askotan horrela bizita, heriotza", salatu zutenez. Ildo horretan, Elortzaren egoeraren antzean hil zen Iñaki Aurrekoetxea "Sope" sopeloztarra eta Venezuelan hildako Luis Maria Zuluaga “Zulu” Pinuetako laguna ere gogoratu zituzten, "beste iheslariak ez aipatzeagatik". "Askotan bigarren mailan edo ezkutuan" geratzen den arren, iheslarien egoera "oso larria" dela azpimarratu zuen errepresioaren aurkako erakundeak. "Egoera hori konpondu, benetan konpontzeko, gatazka politikoak konpondu beharko du", adierazi zuten. Bitartean, "gure herrikide eta borrokalari gisa" iheslarien eskubideak aldarrikatzera deitu zuten, "iheslari politiko gisa errekonozimendua izan dezaten".
Audio guztiak Koska irratiak grabatutakoak dira.
Atzo bete ziren hiru urte,