Asteazkenean dauka epaiketa Zigor Goikoetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 17a, 18:08
Asteazken honetan, urtarrilak 21, Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo diote epaiketa Zigor Goikoetxea preso getxoztarrari. 2008ko abuztuan atxilotu zuten Azkorriko mutila, San Lorentzo eguneko Algortako azokan, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak bere kontra irainak bota zituela jarritako salaketaren ondorioz. Arruek berak hamar urteko espetxe zigorra eskatzen du Goikoetxearentzat, eta PPk eta fiskalak sei urtetakoa, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Gauzak horrela, epaiketaren aurreko egunean, asteartean, hilak 20, mobilizazioa deitu dute, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan. Argazkian, Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko, abuztuaren 26an egindako manifestazioa / Etengabe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun