Eguerdian hartu du lurra Unai Basurko Portugaleteko marinela eta Pakea Bizkaia belaontziaren patroiak. 11:00ak aldera sartu da Abrara, berau zeharkatu eta Algortako kirol portura heltzeko. Basurko duela hilabete eta erdi utzi behar izan zuen Vendee Globe lasterketa, itsasontzia matxuratu zitzaiolako. Sentimendu kontrajarriekin itzuli da nabigatzailea: gogoa zuen etxera bueltatzeko, baina ez munduko itzulia egin gabe. Hainbat itsasontzik egin diote lagun azken kilometroetan, eta hainbat lagun, zaletu eta agintariren agurra jaso du, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia tarteko. Agur jaunak ere abestu diote, eta hunkituta agertu da. Ia hiru hilabete egin ditu kanpoan. Argazkian, Unai Basurko Velux 5 Oceans txapelketan lortutako hirugarren postua ospatzen, 2007ko maiatzaren 5ean, Getxoko Kirol Portuan / Iker Merodio.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!