Patxi Lopez lehendakari izango den erabaki arte, Getxoko PSE-EEk ez du Landaren aurkako zentsura mozioa babestuko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 17a, 19:01

Getxoko PSE-EEk momentuz ez du Marisa Arrue PPren tokiko bozeramaileak proposatutako zentzura mozioa babestuko. "Deia" egunkariak jasotako adierazpenen arabera, Imanol Landa alkate jelkideak "ondo merezita" lukeela uste du Luis Almansa eledun sozialistak. Hala ere, "une honetan, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak irabazi eta Patxi Lopez lehendakari jartzea da gure lehentasuna. Gero, gerokoak", Almansak adierazi duenez. Bitartean, Getxoko Ezker Batuak ezetza eman dio zentsura mozioa babesteari, "hauteskundeen aurretiko garaietan egonda". Landa alkateari "konfiantzazko botoa" ematearen alde agertu da Iñaki Urkiza EBren tokiko zinegotzia, "gauzak zuzendu ditzan". Zentsura mozioa aurkezteko beste hiru zinegotziren sinadurak behar ditu Getxoko PPk, hamar ordezkari popularrek sinatu dutela kontuan hartuta. Argazkian, Luis Almansa Getxoko PSE-EEren bozeramailea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun