Ertzaintzak Urbinan izandako jokabidea salatu du Plentziako Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 18a, 22:58

Plentziako Gazte Asanbladak eta AHT Gelditu! Elkarlanak salatu dute atzo Urbinan Ertzaintzak AHTren aurkako manifestazioaren aurka egindako oldarraldia. Izan ere, Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioan milaka lagunek parte hartu zuten eta EAEko Polizia autonomikoa gogor oldartu zitzaien protestan aritu zirenei. PGAren aburuz, manifestazioan parte hartu zutenek "eraso larri eta nazkagarria" jaso zuten. Gazte Asanbladak "gure Lakuako lagunak indartsuki salatu" du eta jasandako bortxakeriaren gainetik lanean jarraituko dutela azpimarratu dute: "pairatzen ditugun arazoak konpontzeko duten modu bakarra biolentzia delako, guk aurrera eramaten ditugun ekintza guztiak gelditzeko modu bakarra biolentzia delako, zuoi aurre egingo zaituztegu, bai Jaurlaritzari bai zuen txakurrei". Era berean, AHT Gelditu!-k positiboki baloratu du herritarren parte hartzea manifestazioan eta kexu agertu da Ertzaintzak erabilitako "lekuz kanpoko errepresioagatik". Talde horren arabera, ehunaka zauritu eragin zuen Poliziak, haietariko bat oraindik ospitalean dagoena. Bestalde atxilotutako zortzi pertsona oraindik ertzain-etxean daude eta astelehenera arte ez dituzte epailearengana eramango. Ehunaka lagun identifikatu zituzten ere bai. Argazkian, polizia autonomikoak lagun bati eragindako zauria / Plentziako Gazte Asanblada.

Plentziako Gazte Asanbladaren oharra:

Plentziako Gazte Asanbladak hurrengo gertaerak salatu nahi ditu:

-Atzo Urbinan AHTaren kontrako manifestaldian egon ginenok jasan genuen eraso larri eta nazkagarria,alde batetik

-Gure lagun eta kideak diren hainbat pertsona jasan zuten eraso bortitza, zaurituta suertatu zirenak, bestalde

Plentziako Gazte Asanbladak Urbinatik agertu ziren gure Lakuako lagunak indartsuki salatu nahi ditugu! Pairatzen ditugun arazoak konpontzeko duten modu bakarra biolentzia delako, guk aurrera eramaten ditugun ekintza guztiak gelditzeko modu bakarra biolentzia delako, zuoi aurre egingo zaituztegu, bai jaurlaritzari bai zuen txakurrei!!!

Zuena da biolentzia nazkagarriak!

Utzi bakean Gazteria!!! Lotu zuen txakurrak!!!

Plentziako gazte Asanblada
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun