R.P.V. 19 urteko neska erandioztarra eta Arrasateko M.H.G. 17 urteko mutila hil ziren atzo, igandean, Errioxan izandako auto istripu batean. Ezbeharra goizeko 3:25ak aldera jazo zen Ozkabartetik Naxera doan N-120 errepidearen 34,5 kilometroan, Alesanco udalerrian. Hildako biak beste bi lagunekin bidaiatzen ziren Renault Megane CXZ autoa zubi baten gainetik igarotzen zela errepidetik irten zen,
larioja.com-ek zabaldu duenez. Kotxea bost bat metroko jauzia egin, beheko errepidera erori eta zubiko jasoinaren aurka talka egin zuen. Erandioztarra pilotukideren jesarlekuan zihoan, ezkerrean. Alde horretan baina atzeko aldean zegoen ere hilik irten zen mutil gazte arrasatearra. Autoaren gidaria, Trebiñuko L.A.P.C. 19 urteko mutila, larri zauriturik atera zuten eta Gasteizko ospitalean dago egun. Hanketan hainbat haustura du, baina bere bizitza ez dago arriskuan. Autoan zihoan azken bidaiaria, Ozkabarteko N.G.J. 20 urteko emakume gaztea zauri arinak jazo zituen eta behaketan dago Logroñoko San Pedro ospitalean. Hiru gazte euskal herritarrak Bañaresen kanpinean zeuden kanpatuta, asteburu pasan. Argazkian, Errioxako Alesanco herria /
Cdergarabedian.