Gaurtik aurrera, astelehenero, irratsaio berria edukiko dute Koska irratiko entzuleek, 21:00etatik 22:00ak artea. “Pastadun betaurrekoak” kultur-eroen irratsaioa izango da. Saioaren ekoizleek adierazi dutenez, "labeldun kulturaz eta kultur arrotzaz nazkatuta, guk ere, pastadun betaurrekoak! Euskal herritarrok kultur bizia dugula agerian utziko dugu. Kulturaren merkantilizazioaren aurrean, kultura herritarra! Jantzi ditzagun pastadun betaurrekoak!". Bestalde, bihar hasita, "Espetxetik At!" egongo da entzungai, asteartero, 22:00etatik 23:00etara. Bertan, espetxe eta presoen egoeraren hausnarketa eta salaketa egingo dite. "Finean, ahots-gabekoei mikroa luzatzea. Gertutasunez, preso, lagun zein senideak gerturatuko ditugu gure sutondora", arduradunek aipatu dutenez. Argazkian, Sopelako Ander Deuna ikastolako DBHko 1. mailako ikasleak 2006ko udan, Koska irratia ezagutzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!