Ikasketa gela zabaldu dute asteburutan Kultur Leioako liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 20a, 14:23
Unibertsitateko azterketak gainean, beste behin ere, ikasleen beharrizanetara egokitu nahi izan ditu ordutegiak Kultur Leioako liburutegiak. Gauzak horrela, urtarril eta otsailean, asteburuetan ere egongo da zabalik, neska-mutilek ikasketa gela gisa erabil dezaten. Ordutegiei dagokienez, larunbat eta igandeetan, goiz zein arratsaldez egongo da zabalik liburutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, hurrenez hurren. Ordutegi berezi hori maiatzean, ekainean, uztailan, abuztuan eta irailean ere mantenduko dute, hau da, gainontzeko azterketa epeetan. Ekainaren 25etik uztailaren 9ra, gainera, astelehenetik ostiralera ere irekiko dute arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Baita abuztuaren 24tik irailaren 11ra ere. Argazkian, pare bat gazte ikasten / qk_monga.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun