Agate Deuna bezperako kantuen lehiaketan izena ematea badago Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 20a, 14:53

"Santa Ageda bezpera dugu / Euskal Herriko eguna / etxe guztiak kantuz / aukeratua duguna" dio kopla zaharrak. Esan eta izan. Dozenaka izaten dira, otsailaren 4ean, kalez kale kantuka ibiltzen diren lagun taldeak. Udalerri askotan gainera, kantu lehiaketa antolatzen dute. Besteak beste, Leioan, Agate Deuna Kantuen XX. Lehiaketan (doc) izena emateko epea zabaldu dute jada. Horretan parte hartzeko interesa dutenek urtarrilaren 30a baino arinago eman beharko dute izena Kultur Leioan. Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoentzat; eta bestea adin horretatik gorakoentzat. Jarduera eremuak, berriz, lau izango dira: Lamiako, Pinueta, Leioako erdigunea; eta azkenik, San Bartolome / Basañez eta Artatzagane gunea. Talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Argazkian, umetxoa Agate Deuna bezperan abesten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun