Larunbatean 13 urte beteko dira Iñaki Aurrekoetxea hil zenetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 20a, 15:11

Larunbat honetan, hilak 24, Iñaki Aurrekoetxea Zubilaga “Sope” errefuxiatu sopeloztarraren heriotzaren 13. urteurrena izango da, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran gogoratu duenez. Aurrekoetxea Bordeleko ospitalean hil zen, bere Baionako etxean koman zegoela aurkitu ondoren, orain dela hiru urte zendutako Aitor Elortza Unanue algortarraren antzeko egoera batean. Sopeloztarra espetxetik irten eta, Guardia Zibilak jazarrita, ihes egin behar izan zuen 1979ko urtarrilean. Hamazazpi urte egin zuen herritik kanpo, iheslariaren bizimodu eta tentsio latzetan. Azkenean, ospitalean hil zen 1996ko urtarrilaren 25ean, gaixotasun kroniko baten ondorioz. Argazkian, joan den ostiralean bete ziren hiru urte Aitor Elortza hil zela. Hori dela eta, omenaldia egin zitzaion Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun