Alangoko polizi-etxe zaharberritura bueltatuko dira bihar Getxoko udaltzainak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 20a, 17:04

Asteazken honetatik (urtarrilak 21) aurrera, Algortako Alango kaleko 25. zenbakian dagoen polizi-etxean egingo die arreta, berriro, herritarrei, Getxoko Udaltzaingoak. Zaharberritze lanak behin amaituta, eta azken hilabeteak behin-behinean Aiboako antzinako institutuan eman eta gero, polizi eta aurrezaintza zerbitzu guztiak behin betiko Udaltzaingoaren egoitza ofizialera eraman dituzte. Bestalde, Alangon bertan, zirkulazio noranzko bakarra ezarriko dute, ostegunetik (hilak 22) aurrera, Foru eta Martikoena kaleen arteko zatian. Forutik Martikoenarantz ibili beharko dira autoak. Bide tarte horretan, ilarako aparkalekuak jarriko dituzte kalearen albo batean. Hain zuzen ere, orain gutxi zabaldutako osasun etxera joateko, aipatu kalean utzi ohi dute kotxea hainbatek "zirkulazioan trabak eraginez", udal iturrien arabera. Horregatik egin dute aldaketa. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun