Erdi Aroan emakume getxoztarrek egindako ekarpenak aztertuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 20a, 18:05

Cristina Ayuso historialari durangarrak irabazi du “Emakumeen ekarpena Getxoko historian” izenburuko ikerketa beka. “Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII mendeen artean)" izeneko proiektua aurkeztu du 33 urteko neskak, Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak lehenengo aldiz deitutako lehiaketan. Egitasmoa garatzeko 7.000 euro jasoko ditu Ayusok. Kopuru horren %75 orain, eta gainerakoa behin betiko txostena ematen duenean, abenduaren 15a baino lehen. Deialdira 12 proiektu aurkeztu dira, horietatik 5 getxoztarrek eginak. Erdi Aroan Getxoko emakumeen ekarpenei buruzko ikerketa egingo du Ayusok. Keltse Eiguren Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, "bere kalitateagatik eta garai horri buruzko ikerketak eduki dezakeen nobedadeagatik” aukeratu dute durangarraren egitasmoa. Argazkian, Keltse Eiguren Getxoko Udaleko Aukera Berdintasuneko Saileko zinegotzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun