William Shakespeare antzerkigile handiaren "La fierecilla domada" izenburuko obra taularatuko dute ostiral honetan, urtarrilak 23,
Kultur Leioa aretoan. Saioa 20:30ean hasiko da eta sarrera 12 eurokoa izango da, Leioako udal iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Alexandra Jimenez, Jose Manuel Seda, Mario Martin, Carla Hidalgo, Pedro G. de las Heras, Francesc Galceran, Bruno Ciordia, David Alarcon eta Oscar Oliver dira Diana de Pacok egindako bertsioa antzezten duten aktoreak, Mariano de Paco Serranok zuzenduta. "La fierecilla domada" Petrucho eta Catalina senar-emazteen botere-harremanen istorioa baino gehiago da. Ikuskizunak erotismo karga du azpian, bigarren mailako argumentuan oihartzun erromantikoekin batera, nortasun eta mozorroak aldatuz doazela. Obra honekin, Shakespearek, berriro ere, agerian jarri zuen, modu egoki eta iraultzailean, gizakiak bere burua ezagutzearen ideia falazia bat besterik ez dela, beti egongo baita zirrikituren bat, sentimendu eta pasioei bidea emango diena. "La fierecilla domada" obran, Shakespeare errealitatearen eta fikzioaren arteko mugarekin aritzen da jolasean.