Herria.info Uribe Kostako egunkari digital euskalduna Internetetik desagertu egin da. UKBERRI.NETek egiaztatu duenez, helbide hori sakatzean eskualdeko informazioa ematen duen kazetaren ordez domeinuak erosteko zerbitzu baten orria ageri da. Izan ere, Goiz Argi Zerbitzuak SL enpresak, egunkari digitalaren argitaratzailea, pasa den abenduaren 23tik ez du berriztatu domeinu hori. Azken artikulua, Getxoko II. EBPNri buruzkoa, berriz, hiru egun beranduago zabaldu zuen Herria.info-k, abenduaren 26an. Era berean, Goiz Argi Zerbitzuak SLren produktu nagusia den ukdigitala.com-en ez dute desagerpenaren berri eman eta webgunea iragartzen jarraitzen dute. Hortaz, posible da behin behineko etenaldia baino ez izatea. Herria.info 2005eko martxoaren 1ean sortu zuen Goiz Argi Serbitzuak SL enpresak, "Uribe Kosta Digitala egunkari digitalaren bitartez eskaintzen duen gaztelerazko informazioa osatzea" helburu. Ordutik hona, 1.185 artikulu argitaratu dituzte, eguneko bat baino gutxiago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!