Pentsioak Osatzeko Legeari buruzko hitzaldia izango da arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 21a, 18:14

Getxoko Eusko Alkartasunak eta Alboa Uribe Kostako emakume alargunen elkarteak antolatuta, Mikel Santiago Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze zuzendariak Pentsioak Osatzeko Legeari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Algortan. Hitzordua, arratsaldeko 6etan jarri dute Karitate kaleko lehenengo atarian dagoen Aldai Patronatuan, antzinako Itxasgane etxean, alkartetxetik ondo-ondoan. Joseba Azkarraga sailburuak aurkeztutako lege proposamena pasa den udan onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Orduan, horrela baloratu zuen Justizia sailburuak: "EAk eta Eusko Jaurlaritzak egiten duten apustu politikoaren adibidea da: Euskadi sozial, gizabidetsu eta demokratikoaren aldekoa, baina ez azaleko demokrazia estutuaren aldekoa, demokrazia parte hartzailearen aldekoa baizik". Argazkian, datorren otsailaren 8an, igandea, Munduko Indabak izeneko jaialdia antolatuko du Getxoko EAk Algortako San Nikolas plazan. Aurreratu dutenez hainbat ekitaldi izango dira bertan eta Unai Ziarreta alderdiko idazkari nagusiak bertan parte hartuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun