Bosgarren urtez antolatu du "Maite maitea" maitasun gutunen lehiaketa Sopelako Udal Kultura Sailak. Horrenbestez, interesatutako lagunek euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako nahi beste gutun aurkezteko aukera izango dute otsailaren 10era bitartean. Gaia librea izango da, beti ere maitasuna edo maitasun ezarekin erlazionaturik baldin badago. Lehiaketa bi kategoriatan banatuta egongo da: batetik, gazteak, 12 urtetik 15 urtetara eta 16 urtetik 18 urtetara arteko azpitaldeak bereiziz; eta bestetik, nagusiena, beste bi multzok osatuta: 18 urtetik gorakoak eta 60 urtetik aurrerakoak, hain zuzen. Sariak, gazteen kategorian, adinaren araberako ezusteko oparia eta, nagusien artean, bi pertsonentzako afaria izango dira. Idatziak lehen aipatu eguna baino lehen eman beharko dira udaletxean (astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara) edo Turismo Bulegoan (astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00ak arte, eta igandeetan goizez bakarrik).