Matematiken 45. Olinpiadako lehenengo fasea, eskualde mailakoa, jokatuko da ostiral honetan, urtarrilak 23, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko
Zientzia eta Teknologia Fakultateko 1P13SG ikasgelan, goizeko 9:30etik aurrera. Lehiaketa Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen du, eta lehen fase honetan, 2008-2009 ikasturtean Batxilergoan matrikulaturik dauden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasle guztiek parte har dezakete. Fase honetan lehiakideek hiru problema ebatzi beharko dituzte goizean (9:30etik aurrera) eta beste hiru arratsaldean (15:00etatik aurrera). Saio bakoitzean hiru ordu izango dituzte hiru problemak ebazteko. Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin daitezke, eta idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin dira erabili, hau da, kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak debekatuta daude. Argazkia:
Mario De Leo.