Getxo bisitatu dute gaur Balmoral ontziko bidaiariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 22a, 21:03

Getxo udalerria bisitatzen ibili dira gaur Balmoral bidaiari-ontzian etorritako lagunak. Atzo heldu ziren euskal kostaldera, baina eguraldi baldintza txarrek eraginda, Santurtzin porturatu behar izan zuten. Hainbat laguni ondoeza egin zitzaien. Getxoko Udalak jarritako autobus zerbitzuak Santurtzitik Bizkaiko Zubiraino eraman ditu turistak eta, hortik, udalerriko gune interesgarri batzuk bisitatu dituzte, gidari baten laguntzaz. Horretaz gain, dendei eta ostalaritzako establezimenduei buruzko informazioa eta planoak ere eman zaizkie, aisialdiaz disfrutatu eta erosketak egin ahal izateko, udal iturriek aipatu dutenez. Balmoral ontziko 1.400 bidaiariak eta 500 eskifaia-kide arratsaldean abiatu dira Santurtzitik Frantziako La Rochelle porturantz. Argazkian, hainbat bidaiari Bizkaiko Zubi alboan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun