Arantza Urkaregiri elkartasuna adierazi dio EHUko errektoreak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 23a, 17:50

Gaur goizaldean Arantxa Urkaregi irakaslea atxilotu dutela eta, adierazpena plazaratu du Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak. Lehendabizi, Urkaregik Euskal Herriko Unibertsitatean "ibilbide eredugarria" egin duela nabarmendu du Goirizelaiak, "bai ardura akademikoei dagokienez, bai 15 urte pasatxoan gestio-organoetan egindako lanari dagokionez". Zehaztu duenez, "Urkaregi irakaslea Gobernu Kontseilua edo Klaustroa bezalako organoetako kidea izan da eta gogotik egin du lan bertan, errektorego-talde desberdinei kritika eraikitzailea eskainiz, eta beti ere gure erakundearekiko leialtasun erabatekoaz jokatuz". Bigarrenik, atxilotutako irakaslearen egoeragatik bere "kezka" agertu du EHUko errektoreak. Goirizelaiaren nahia da, bere hitzetan, "Urkaregi lehenbailehen itzul dadin unibertsitatean betetzen dituen zeregin akademikoetara, eta berton jarrai dezan zerbitzua betetzen". Argazkian, Arantza Urkaregi EHUko Klaustroko batzar batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun