Neurri orokorrak:
- Itxi eta finkatu itzazu leihoak.
- Ken itzazu loreontziak eta lurrera eror daitezkeen objektuak.
- Finkatu itzazu aldamioak.
- Berraztertu itzazu garabien eta lanerako beste aparatuen segurtasun baldintzak.
- Ez joan mendira, eta ez egin jolasezko jarduerarik itsasoan eta kostaldean.
- Urrundu zaitez hondartzatik eta kostaldeko pasealekuetatik.
Kalean:
- Urrundu zaitez erlaitzetatik, harresietatik eta zuhaitzetatik eta arretaz ibili eraikitzen ari diren edota egoera txarrean dauden eraikinetan.
- Bidaian aterako bazara: saia zaitez errepidetik ez ibiltzen eta kontuz ibili; informatu zaitez joango zaren lekuan egongo den egoera meteorologikoaz.
Zikloi batek Kantauri Itsasoa gogor astinduko duela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Hori dela eta, Babes Zibileko Plana abiatu dute. Zikloia arratsaldeko 6etarako espero dute eta 150 kilometro orduko haize boladak eta hamalau metro arteko olatuak eragin ditzakeela ohartarazi dute Herrizaingo Sailetik. Goizeko hamarretan bildu da Krisialdi Mahai Lakuan; Eusko Jaurlaritzako