Arriluze eta Portu Zaharra arteko bidea itxi du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 23a, 19:06

Uribe Kosta eskualdeko gainontzeko tokiko erakundeek egin bezala, zikloiaren aurrean neurriak hartu eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak emandako gomendioak betetzea eskatu die herritarrei Getxoko Udalak. Horretaz gain, 19:00etatik aurrera, Kirol Portua, Ereaga hondartza eta Portu Zaharrerako sarbideak ixtea erabaki dute. Izan ere, 150 kilometro orduko haize boladak ez ezik, hamalau metrora arteko olatuak eragin ditzake zikloiak. Aipatu ordurako itxi beharko dituzte ateak eta jendea bertatik atera, inguru horretako ostalaritza establezimenduek. Bitartean, udal langileak edukiontziak kentzen ari dira. Beraz, bihar arte, ez dute Ereaga inguruan zarama batuko. Herrizaingo Sailak ezarritako Alerta Gorriaren (oso garrantzitsua) berri ere ematen ari da Udala. Argazkian, Ereaga ondoko establezimendua itxita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun