Igande honetarako, urtarrilak 25, Algortako 23. Krosa antolatuta zeukan Itxartu kultur taldeak. "Goizean nahiko eguraldi polita izan bagenuen ere, goiza aurrera joan ahala okertzera jo zuen. Lehen lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenago Getxoko Udaleko Babes Zibilaren arduraduna etorri zitzaigun, ibilbidean zehar hainbat etxetan haizeteak eragindako kalteak zirela eta, arrisku handiegia zegoela esanez eta lasterketa bertan behera geratu behar zenaren berri emanez", antolatzaileek azaldu dutenez. Beraz, zikloiaren eraginak gora eta behera, atzo ezin izan zen lasterketarik egin. Dena dela, Itxartu taldea berehala jarriko da harremanetan Bizkaiko Atletismo Federazioarekin beste data bat eman diezaieten, udaberri aldean. Eguna jakin bezain laster, horren berri emango dute. Argazkian, Itxartuk antolatuta, 2008ko irailaren 6an jokatutako Getxoko II. Milia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!