Gaza berreraikitzen laguntzeko jaia antolatu dute ostiralerako Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 26a, 14:39

Asteburu honetan ere ugariak izan dira Palestinari elkartasuna adierazi eta Israelen aurkako boikota eskatzeko egindako mobilizazioak. Bizkaiko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformak deituta, dozenaka lagunek egin zuten elkarretaratzea, ostiral iluntzean, Bilboko udaletxe aurrean. Bertan Palestinako bandera erraldoia zabaldu zuten. Larunbatean, berriz, Bilbo eta Iruñeko kaleak zeharkatu zituzten manifestazioek, sindikatuek eta 20 elkarte nafarrek deituta, hurrenez hurren. Bizkaiko hiriburuan, Veolia enpresa frantziarrarekin dituen harremanak apurtzea eskatu zioten Udalari. Bilbon autobusez arduratzen den bitartean, "apartheid-aren tranbia" eraikitzen ari da Jerusalemen. Ostiralean, urtarrilak 30, jaialdia egingo dute Bilborock aretoan, Gaza berreraikitzeko dirua lortzeko asmoz. Gaueko 9etatik aurrera, bertsolariak, rap-a, dantza, antzerkia, musika eta perkusioa izango dira bertan. Sarrera 5 eurotan egongo da. Argazkian, larunbatean Bilbon egindako manifestazioa / Sare Antifaxista.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun