Bikote bat atxilotu dute Getxon emakumezko bati sexu erasoa egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 26a, 20:07

Ertzaintzak senar-emazte batzuk atxilotu zituen atzo goizean Getxo udalerrian, sexu eraso delitu baten ustezko egileak direlakoan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, gertaerak larunbat gauean hasi ziren, 21:00ak jota zirenean. Ertzaintzak jakin ahal izan duenez, ustez sexu erasoa jasan zuen biktima eta bere senarra beste bikote baten etxebizitzan bizi ziren Getxo udalerrian, alokatutako gela batean. Ustezko biktimak aurkeztu duen salaketan jasotzen denez, gertakaria jazo zen unean emakumezkoa etxebizitzako gela batean zegoen, akusatutako bi pertsonekin batera. Komunera zihoanean, senar-emazte horiek heldu egin zioten eta geldiarazi zuten; emakumeak indarrez heltzen zion bitartean, gizonak sexu erasoa egin zion. Gertakarien ondorioz, biktima eta bere senarra Getxoko Guardia Zibilaren kuartelean bertaratu ziren, eta, handik Ertzaintza ohartarazi zuten gertakariaz ardura zedin. Atzo goizean, gertakariak jazo ziren lekuan bertaratu ziren ertzainak eta senar-emazteak (34 urteko gizon bat eta 31 urteko emakumezko bat) atxilotu zituzten, sexu eraso delitu baten egileak izatea egotzita. Argazkian, orain bi asteburu izandako sexu erasoa salatu zuten larunbatean Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun