Paul Asensio, bere anaia eta etxekoak: "Mila esker, bihotz-bihotzez"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 27a, 11:02

Joan zen ostegunean hil zitzaigun Fernando, 18/98 auzian espetxeratutako Paul Asensio algortarraren aita. Etxera etortzea eskatu zuen une hunkigarri horietan Paulek, etxekoekin egon ahal izateko. Berehala, Langraizera ekarri zuten. Bada, larunbat eguerdian, asko izan ziren Derioko hilerrira hurbildutako lagunak, bertan erraustu baitzuten Fernando. Hori guztiagatik, Paulek berak, bere anaiak eta preso algortarraren eta bere aita Fernandoren etxekook eskerrak eman nahi dizkiegu lagun guzti horiei, une latz hauetan gure ondoan egoteagatik. Baita egoterik izan ez zuten, baina elkartasuna eta babesa adierazi ziguten guztiei ere. Argazkian, 2008ko irailean eskualdea zeharkatu zuen UK Martxako hainbat kide Paul Asensioren eta beste preso batzuen erretratuak daramatzatela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun