"Aloixe" margolariaren inguruko hitzaldia egingo dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 28a, 18:29

Guaitos lagun algortarren elkarteak antolatuta, Luisa Fernandez Arias “Aloixe” margolari algortarraren inguruko hitzaldia izango da ostiral honetan, urtarrilak 30, Algortan. Hitzordua Karitate kaleko Aldai patronatuan jarri dute, 19:30etik aurrera, bertan “Algorta XX. mendean. Aspaldiko oroitzapenak” izeneko hitzaldi eta mahai-ingurua izango dela. Hizketaldian, Fernandezen sasoiko pertsonaien eta lekuen gainean arituko dira. Gainera, gaia sakontasunean jorratu ahal izateko eta margolari algortarrak aipatutako jendea eta tokiak zelan erretratatu zituen beren beregi ezagutzeko berak egindako koadroak ikusgai egongo dira. Sarrera dohainik izango da interesa duten guztientzat. Luisa Fernandez Arias “Aloixe” margolariaren lanak olioak dira, azken hamar urteotan erabilitako teknika. Ildo errealista erabiltzen badu ere, ikusleak joera surrealista nabarituko die, koloreen aldetik egindako aukeraketak direla eta. Egun, Guaitos elkarteko zuzendaritzako kidea da. Irudian, Areeta 1930ean, Luisa Fernandez "Aloixe"ren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun