Basagoiti Algortan izango da bihar uholdeek sorturiko kalteak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 27a, 19:41

Antonio Basagoiti bihar Algortaraino etorriko da, uholdeek eragindako kalteak gertutik ezagutzeko. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidentea izateaz gain, datorren martxoaren 1ean burutuko diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako PPren lehendakarigaia ere bada. Getxoko PPk zabaldu duenez, Basagoitik prentsaurrekoa eskainiko du goizeko 12etan Getxo I institutuko sarreran. Aipatu zentroa gaur hustu behar izan dute. Bere ondoan Marisa Arrue Getxo Udaleko zinegotzia eta bozeramailea izango du, baita tokiko PPren beste zinegotzi batzuk ere. Haiekin batera gaur uholdeek gehien kaltetutako guneak bisitatuko ditu eta errealitatea gertutik ezagutu ondoren, aipatu bezala, prentsaurrekoa emango du. Argazkian, Antonio Basagoiti pasa den azaroaren 19an Areetako kultur etxean, ezkerrean Marisa arrue eta eskuman Maria Dolores de Cospedal Espainiako PPren idazkari nagusia dituela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun