Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, biharko eguna euripean hasiko dugu, baina arratsalde-gau partean, ordea, ateri eutsiko dio. Goizean, zerua oso hodeitsu egongo da eta euri arina egingo du. Arratsaldean aldiz, mendebaldetik ekialdera atertzen joango da eta ostarteak zabalduko dira. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta kostaldean 13 graduren bueltan geratuko dira eta 9-10 gradu inguruan barnealdean. Argazkian, hainbat bizilagun Gobela errekari begira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!