Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburuak eta Eneko Arruebarrena Leioako alkateak banatu zituzten atzo, astelehena, Lamiako auzoko errentazko etxebizitza sozialen giltzak. Guztira 58 pisu dira eta horietatik 13 botatako etxeetako bizilagunei ostatu emateko erabiliko dituzte. Visesa Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak sustatu eta Graizu-Exisa enpresak altxatu ditu, Lamiakoko Langileria kaleko 88 eta 90 zenbakietan. Etxebizitzak 56,46 eta 84,65 metro koadro artekoak dira, eta sukaldeak etxeko tresna guztiez hornituta daude. Horretaz gain, igogailuaren bitartez lotutako garajea eta ganbera dute. Bestalde, mugikortasun gutxitua duten pertsonentzat hiru etxebizitza gorde dira, horretarako bereziki prestatutakoak. Argazkian, Arruebarrena eta Madrazo giltzak banatzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!