Zubilletako auzokideei etxebizitza berria eman beharko lieketela uste du Getxoko Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 27a, 21:53

Udal agintariak ez ezik, Iñaki Urkiza Getxoko Ezker Batuko bozeramailea ere hurbildu da Algortako Zubilleta auzoko bizilagunengana, goizez. Uriolen gehien kaltetzen duten aldea "beti" Zubilleta izaten dela aipatzearekin batera, "benetako errua" bertan etxebizitzak eraikitzeko baimena eman zutenena dela adierazi du alderdi federalistako zinegotziak. Urkizaren hitzetan, "ezin da auzokideak horrela eduki. Guztiz larrituta bizi dira. Bizilagunak beste leku batean bizitzera eramatea izango litzateke konponbiderik onena, eta ingurua ibaiari bueltatu". Hala ere, auzokide guztiak horrekin ados ez daudela dio Urkizak. Besteak beste, Salsiduko zubi azpia hustu eta, horrela, zuloa 5-6 metro zabalago egitea aurreikusten du URA agentziaren plangintzak. Argazkian, Iñaki Urkiza Getxoko EBren bozeramailea prentsaurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun