47.337 sinadura jaso ditu D3Mk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 27a, 21:54

"Zailtasun eta eraso guztien gainetik", 47.337 herritarrek Demokrazia 3 Milioi plataformaren aldeko sinadura eman dute, hainbat atxiloketa eta ilegalizazio eskaerak pairatzen dituen plataformak berak jakinarazi duenez. D3Mk egindako balorazioan nabarmendu du aipatu sinadura bilketa "lege anti-demokratikoen aurkako sinadura ere" badela. Hortaz, alde batetik, pozik agertu du metatutako indarragatik, "eharrezkoak ziren 18.000 sinadurak baino askoz gehiago" bildu baititu Demokrazia 3 Milioik. Baina beste aldetik, bere kexa agertu du Espainiako Estatutik heldu zaizkion erasoak direla eta: "Estatu espainiarrak beldurra dio ezkertiar eta abertzaleok hauteskundeetan egoteari. PSOEk beldurra dio proiektu politikoak konfrontatzeari, eta indarrez ekidin nahi du hori gainera". Horrekin batera, D3Mk sinadura edota laguntza eman dioten herritarrei eskerrak eman dizkie eta "besarkadarik beroena" helarazi die Iker Rodrigo, Eli Zubiaga, Arantxa Urkaregi eta beste bost espetxeratuei zein beren senideei. Argazkian, Iker Rodrigo bere atxiloketan, autoan, bi polizien artean.

Plataformaren aburuz, errepresioaren aurrean ezker abertzaleak lan politikoa biderkatuko du eta hortaz, "hauteskundeetan egotea ekiditeko gure kideak atxilotzen badituzte, gure erantzuna, igandean egin bezala, hauteskunde zerrendak aurkeztea izango da, eta martxoaren 1ean, milaka eta milaka bozka independentista eta ezkertiar zenbatu beharko" dituztela iragarri dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun