Bilboko manifestazio deialdiari eutsi dio D3Mk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 14a, 17:43

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Askatasuna alderdi politikoa eta Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataforma balio gabe utzi zituen herenegun, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak gaurko D3Mk deituta duen manifestazioa debekatu zuen atzo azkeneko orduan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez. Alabaina, debekuari aurre egin, eta deialdiari eusten dioD3Mk. Bilbon egitekoa da manifestazioa, 17:30etik, Aita Donostiatik, "Demokrazia orain!" lelopean. "Manifestazio honen debekuak berak indartu egiten du demokrazia exijitzeko beharra", esan dute gaur goizean antolatzaileek. Gainera, EAJri dei egin diote ez dezala "bere polizia Madrilgo aginduak betetzera" bidali. "EAJ egun hauetan hipokresia izugarriaz errepikatu du ezker abertzalearen jazarpenaren eta bazterketaren benetako helburua EAJri min egitea dela", salatu dute D3Mko ordezkariek. Horiek hala, "herri honetako abertzale, aurrerakoi eta demokrata guziei" gaurko manifestazioan parte hartzeko dei egin diete. Argazkian, orain bi ostiral D3Mk Algortan egindako ekitaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun