Abortuaren aurkako kanpaina talde faxistekin lotu du Sare Antifaxistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 27a, 22:27

Pasa den igandean, hilak 25, Derecho A Vivir (DAV) abortuaren aurkako talde espainolak deituta, Estatu espainiarreko 100 bat tokitan zabaldu zuten abortuaren aurkako hainbat kartel eta propaganda. Uribe Kostan, "Gecho"n zuten deialdia eta, besteak beste, Itzubaltzeta / Romon eta Areetan agertu dira taldearen webgunea iragartzen duen bihotza edota "Heriotza zigorrik gabeko gunea" dioen afitxa, haurdun dagoen emakume baten argazkia duena. Gaur, Sare Antifaxista taldeak "emakumearen eskubideen aurkako kanpaina ultraeskuindar eta ultrakatolikotzat" jo du Getxo udalerrian zabaldutakoa. Gainera, Iruñean ere abortuaren aurkako propaganda zabaldu dutela iragarri du. SAk zabaldutakoaren arabera, kanpaina horrek aurreko asteotan AES eta Alianza Nacional talde faxistek Bilbon egindako ekimenei indarrak batzen dizkie. Era berean, DAV taldea babesten duten "morroi batzuen" argazkia kaleratu du. Bertan, talde paramilitarra ematen duena ageri da. DAV 2008ko irailaren 8an sortu zen, Bibiana Aido Espainiako Parekidetasun ministroak abortu lege berria iragarri zuenetik lau egunetara. Argazkian, Iruñeko kartelak jartzen aritutako pertsona batzuk / Hazte Oir.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun