Espainiako Gobernuak onartutako tokiko erakundeei laguntzeko funtsetik egokitutako 248.669 euroko diru laguntza nagusien etxea egiteko erabiliko du Barrikako Udalak. Erabakia aho batez hartu zen joan zen asteazkenean, urtarrilaren 21ean, ez ohiko osoko bilkuran. Egitasmoaren arabera, egoitza eta terraza eraiki eta lorategiko esparrua eratuko dira, Elejalden. Gainera, egoitzaren kudeaketa auzotarren esku egongo da. Horrenbestez, Barrikan enplegua sustatuko duen proiektua izango da, tokiko arduradunen arabera. Juan Jose Ezpeleta alkateak egitasmoaren garrantzia azpimarratu du: “Lokalen beharra dugu. Bereziki, biztanleriaren sektore horrek ez du biltzeko tokirik. Horrela, udalak dituen beharrei erantzun bat gehiago emateko ahalegina da”, esan duenez. Argazkian, Barrikako Elejalde auzoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!