Uholdeei aurre egiteko plana bertan behera utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 28a, 16:59

Erabakia Krisi Mahaiak hartu du gaur, Lakuako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan goizeko 10etan egin duen bileran, uholdeei aurre egiteko plana bertan behera uzteko erabakia. Halere, Zadorraren egoera jarraitzeko mahai bat mantentzea erabaki dute; Uribarriko urtegiaren hustea eta horrek gertuko udalerrietan izan ditzakeen eraginak arretaz zaintzeko. Ordu honetan, Aztegietan (Araba) uholdeak daude eta Gebara, Tresponde, Margarita, Amarita, Villota edota Mendoza udalerrietan Zadorra ibaiak gainezka egin du edo errepide tarte batzuk itxita dute, Herrizaingo Sailaren iturrien arabera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gainerako ibaien ur-emariak alerta mailatik behera daude eta azken orduetan behera egin dute. Atzo gauean herenegun baino euri gutxiago egin zuen, eta Bizkaian pilatutako euri kopuru handiena 20 litro metro koadrokoa izan da. SOS Deiakek ez du gertakari larririk izan gauean zehar eta Osakidetzako zentroetan ere ez dute kalte pertsonal aipagarririk artatu. Halaber, ikastetxe gehienak normaltasunera itzuli dira. Errepide sare nagusia irekita dago, baina hainbat tokitan lanean ari dira erabateko normaltasunera itzultzeko. Bigarren mailako errepideetan ur-putzuak eta lur-jausiak daude oraindik. Argazkian, ondoko itzura zeukan atzo Gobela errekak, Fadura kiroldegi ondoko zubian.

Zadorraren egoera jarraitzen duen Mahaia (Eusko Jaurlaritzak, Arabako Aldundiak, Gasteizko Udalak, Ur Partzuergoak, Imbisak eta Iberdorak parte hartzen dute) Arabako SOS Deiaken egoitzan bilduko da. Bart, urtegiaren hustea segundoko 30 metro kubikotik 45era pasatu zen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun