Gaurkoan ere susto ederra hartu dute, Getxotik Berangora, Uribe Kostako korridoretik zihoazen gidariak. Atzo, euriteek eragindako uholdeengatik moztu behar izan zuten errepidea. Gaur arratsaldean, berriz, bi txakur galtzadara salto egin eta trafikoa etenarazi dute,
"El Correo Español" egunkariko edizio digitalak zabaldu duenez. Txakurrak autoarekin harrapatzearen beldur, asko izan dira kotxea gelditu duten lagunak. Horietatik batzuk animaliei eusten saiatu ere egin dira. Hala ere, udaltzainek egin behar izan dute lan hori. Eta ez da batere erraza izan, iturri berberen arabera. Lehendabizi bat atzeman eta Berangora bidean ihes egin duen bestea harrapatu dute ondoren. BI txakurrak lotuta, berriro zabaldu dute errepidea. Hala ere, oraindik ez dago argi animaliak zergatik zeuden solte. Lepokoa ere bazeukaten. Argazkian, Getxoko udaltzainen autoa errepidea mozten, atzoko uholdeengatik.