![](http://farm4.static.flickr.com/3298/3235956661_0fc3206bac_m.jpg)
Larunbat honetan, hilak 31, Errepresioaren aurkako jaialdia egingo dute Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxean. Bertan,
Dale Ke Aun Respira (DAR) Berango, Algorta, Itzubaltzeta / Romo eta Basauriko kideak dituen musika taldeak Piperrak eta Suspendersekin arituko da oholtza gainean. Horrela, Errekalden uriolek sorturiko kezkak elkartasuna eta musikaren bidez ahazteko aukera izango dute auzokideek, hainbat orduz . Jaialdia Herri Norte Taldearen (HNT) ekimena da, pasa den denboraldian Espainiako Poliziak Coruñako futbol zelaian 28 euskal herritarren aurka antolatu zuen "sekulako muntaiaren" ondorioak konpontzen laguntzeko. Partida horretan, Athletic zaleak "euskal herritarrak izateagatik eta San Mamesen isiltasun minutua gorde ez zutela leporatuta", poliziek "28 lagun hauek isunez josteko" erabakia hartu zuen, "edozein aitzaki bilatuta". Futbol zaleek ondasunen bahiketa edo espetxeratzea izan ez dezaten, isunak ordaintzeko erabiliko da larunbatean batuko den dirua. Jaialdia arratsaldeko 8etan hasiko da eta sarrera 6 eurotan erosi ahal izango da Kukutzako atean bertan. Bestela, aurretik salgai dago Bilboko Street Warriors dendan eta Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Argazkian, Natali, DAR taldearen ahots berria, Okupando Rom@ bere aurreko taldearen azken kontzertuan.