Presoen aldeko elkarretaratzeak izango dira bihar Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 29a, 20:09

"Atxiloketak, salbuespen egoerak eta espetxetako egoerak markatuta" egongo dira urtarrileko azken ostiraleko mobilizazioak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran adierazi duenez. Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak deituta, Euskal Herri osoan egingo dira elkarretaratzeak bihar, hilak 30. Uribe Kostan eta Erandion ere hainbat hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Horiek amaitzerakoan taloak salduko dituzte Algortako Amnistia eta Leioako Kurkudi tabernetan. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun