Hirugarren adinekoei iruzur egiten saiatzen ari direla ohartarazi du Leioako Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 29a, 20:34

Leioako Udal Gizarte Zerbitzuen abisua jaso ostean, hainbat iruzur saiaketa sumatu ditu tokiko poliziak, batez ere hirugarren adinekoei zuzendutakoak. Udaltzaingoak adierazitakoaren arabera, gaizkileak telefono deien bitartez edota biktimen etxeetara joanez saiatzen ari dira adinekoei ziria sartzen. Azken kasu horietan, etxeetan agertzen dira eta, Gizarte Ongizateko teknikariak direla esan eta gero, biktimei dokumentu batzuk sinatzea eskatzen diete, laguntza batzuk arintzeko dela esanez. Bizkaiko Foru Aldundiak horrelako lanik egiten ari den teknikaririk ez dagoela ziurtatu du. Arrazoi horregatik, familiakoek gainbegiratu aurretik, inongo dokumenturik ez sinatzea eskatu die herritar guztiei eta, bereziki, hirugarren adinekoei Leioako Udaltzaingoak. Argazkian, udaltzain bat motor gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun